Esne frijituak (15.03.10)

 

Nori berea

Krisiari aurre egiteko neurritxo bat hartuko dugu: eros ditzagun hemengo ekoizleek fabrikatu eta hemengo transformatzaileek egokitutako produktuak denda txikietan, gure sosak berdintasun handiagoz banatuko direla bermatzeko.

 

 

Mantala + mantela

 leche frita bilaketarekin bat datozen irudiak

Esne frijitu edo peillak

 

  • Irakurri RZ osoa.
  • Irakin ¾ l. esne, kanela eta gatzarekin
  • Nahasi, bolean, 3 koilarakada irin eta 3 “maizena”, arrautza irabiatu bat, 150 g. azukre eta ¼ l esne
  • Erantsi horri esne irakina, pittinka. Nahasi, homogeneo bihurtu arte.
  • Ezarri berriz kazolan, su eztian; irakin bertan minutu batzuetan
  • Eragin etengabe palote edo espatularekin, pikorrak ez agertzeko.
  • Igurtzi erretilu zabala olioz eta, egindakoan, zabaldu masa hortxe.
  • Epeldutakoan, ebaki laukitan, irineztatu, astindu (gehiegizko irina askatzeko), eta frijitu olio bero-beroan.
  • Pausatu paperean, olioa xukatzeko.
  • Zabaldu gainetik laranja edota kanela hautsa eta glass azukrea.
  • Dastatu epel, ez utzi geroko.

 

Aukerazko apaingarria: fruitu lehor xigortu eta txikituak

10. martxoa 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu