Opil gozoak (15.03.11)

Opil gozoak

bollo bilaketarekin bat datozen irudiak

Euskal Herri osoan egin izan dira, ahalbideen arabera, goxatu beharreko herritarrentzako opilak (umeak, haurdunak, etab.), maiz ore barruan zerbait zeukatela: sagar osoa edo pusketa, marmelada, gazta, txingarra… hala nola arroskillak, arrautzopil eta esne opilak (orok.), opil txikiak (Gip, Naf), sagarropil, morroko (Beh Naf) edo marrokotunak (Lap)… sanblasopil Gipuzkoa-Bizkaiaren elkargunean eta samarkopila Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroaren elkargunean amandreak besotakoari oparitan ekarri ohi ziona.

Eta hor dira beste hamaikatxo opil: esne opilak (esnez eginikoak), txerriki opilak (orea egitean txorizoa sartzen zitzaiena), ezkopilak (argizariz ordaintzen zirenak), piperropilak, moropilak, garropilak (su garren tartean erretzen zirenak), sutopilak (errautsen azpian erretzen zirenak), artopilak (arto irinezkoak), martopilak, hostopilak, arroltzopil edo arrautzopilak, etab.

Opil asko, ogi gutxi, historikoki. Egun, opil horien ordez, gozogintza modernoak fabrikatzen dituen pastel eskulangintzazkoek eta ia-ia egunero kontsumitzen diren opil industrialek ordeztu dituzte.

Plazera? Dudarik gabe. Baina ohikoa eta merezitakoa bereizteko metodo eskasa, omen.

11. martxoa 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu