RZ: bakailao brandada (15.03.22)

BRANDADA  (RZ)

brandade bilaketarekin bat datozen irudiak
–          Xerratu 4 baratxuri eta berotu, pixkanaka, bi baxoerdi oliotan, gorritu arte. Atera baratxuriak oliotatik.
–          Egosi ur gutxitan 600 gramo bakailao, puska txikitan, azal eta guzti
–          Egosi mikrouhin labean 2 patata ertain: bildu film paperean eta eduki 4 minutu bakoitza.
–          Zanpatu patatak sardexkaz, atera mamia bakailaoari eta birrindu edo xehatu dena (eskuz edo makinaz, nahi duzun moduan), homogeneo bilakatu arte.
–          Jarri ore hori bol batean eta, egurrezko ziri edo koilara eskuan, hasi lege zaharreko maionesa antzeko bat egiten: erantsi olioa ttanttaka-ttanttaka, masari eragiteari utzi gabe, testura krematsua lortu arte.
–          Perrexil xehatua, bukaera emateko? Gazia al dago? Geza? Piperrauts izpi bat, alaitzeko? Gorde.
–          Bestetik, piperrada bat egingo dugu, otsail honetan, ahal den moduan. Baina goxoa.
–          Aperitibo hartu nahi bada, baratxuriz igurtzi ditugun ogi xigortuen gainean. Bestela, txakolin berri baten laguntzaz, bertso giroan.

21. martxoa 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu