Lagunaren eguneko RZ (15.03.24)

“Zorionak” porru pastela

Lagunaren ohorezko RZ erraz, goxo, merkea. Negu giroko egun hauetan prestatzeko modukoa. Epel edo fresko kontsumitzea komeni da, bai beroa, bai hotza etsai dituelako formula honek.

pastel de puerro y langostinos bilaketarekin bat datozen irudiak

– Garbitu sei bat porru, moztu luzeran eta txikitu, xehe-xehe.

– Erregosi porruen alderdi zuria txikierdi bat (baxoerdiaren erdia) oliotan, paderan, su eztian. Ordu erdia egiten badute, ondo; hiru ordu laurden, hobeto.

– Piztu labea goitik eta behetik (180ºC)

– Egosi alderdi berdea litro erdi uretan, su eztian.

– Garbitu 250 – 400 gramo langostino: erauzi azal eta buruak eta sartu hauek porru-saldan, dena batera emeki-emeki egostera.

– Nahasi bost-sei arrautza eta 250 gramo esnegain, tortilla puntura.

– Porruak egin-eginda daudenean, sartu bertan eta nahasi.

– Gehitu langostino buztanak; handiak badira, bizpahiru puskatan.

– Probatu nahaski hori, eman gatza (eta piperbeltza, nahi bada) eta probatu berriro.

– Igurtzi 1,5 litroko moldearen barrualdea olioz eta zikindu ogi birrinduz.

– Antolatu hor nahaskia eta, labea bero badago, sartu moldea bertan.

– Ordubetera eginda dago. Lehenago ere bai, akaso: hobe dugu pastelaren erdian orratz luzea sartzea. Bustita irteten bada, eduki gehixeago, baina pastela lehortu gabe.

– Porru eta langostino-salda iragazi txinotik eta ur horri erantsi 100 gramo esnegain. Jarri paderan eta murriztu, su bizian. Berotu bitartean, probatu maiz, zein puntutan gustatzen zaizun aukeratzeko.

– Moldea labetik ateratakoan, zortzi xerratan ebaki eta, platerean, saltsaren gainean antolatuko dugu. Nahiago izanez gero, maionesa ere lagungarri aproposa du (fresko hartzen denean, batik bat).

 

Hitzekin dudarik izatekotan,

Elikadura glosarioa

 

23. martxoa 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu