Txokolatea, mesedegile (15.03.25)

Txokolatearen onurak

chocolat bilaketarekin bat datozen irudiak

Ez da produktu “naturala” (ogia, ardoa edo urdaiazpikoa bezala) baina modan dago aspalditik.

Bostehun molekula desberdinez osaturik egoteari esker, gehien-gehienok gustukoa dugu eta, areago, batzuen adikziopeko elikagaia.

Esnerik ez eta azukre asko ez daukana (“beltza”) ez da kaltegarria gure osasunarentzat. Zientifikoek hamaika ikerlanetan frogatua dutenez, txokolateak onura hauek ditu, gutxienez:

– Magnesio asko daukanez, kirolarientzat eta lan astunak egiten dituztenentzat egoki-egokia da.
– Antioxidatzaile ugari dauka kakao-gantzak: horrek “zahartrosiaren” aurkako efektu nabarmena du.
– Kolesterola murrizten du edo, zehazkiago, beheko kolesterola (gaiztoa) urritu eta goikoa (mesedegarria) ugaltzen du.
– Bihotzak lagungarria du, gaitz kardiobaskularretatik babesten gaitu.
– Burdina eta B multzoko bitamina ugari dauka (dilistek baino gehiago).
– Tentsio arteriala jaisten laguntzen du.
– Hortz-haginetan ez du txantxarrik sortarazten, ez baita ahoan geratzen.
– Aldartea suspertzen du, depresioaren kontrako eragile arina da.
Zenbat? Helduek, egunean ontza bat edo pare bat egunean (20 gramo inguru).

25. martxoa 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu