Bonboiak eta esaera zaharrak (15.04.19)

Bonboietan ere, zeini berea

bombón bilaketarekin bat datozen irudiak

Frantsesetik dator hitz hau ere: bon-bon, on-ona, ederra, zoragarria. Hona hemen gure artean merkaturatzen diren bonboi estandarretako batzuen izenak:

  • egurra: txokolate esneduna zotzetan;
  • erroak: txokolatetan bainaturiko fruta atalak;
  • fondant: azukrezko kristalak eta, maiz, bestelako frutak eta aromak dituen ziropez betea;
  • ganax (ganache): txokolatea eta gurinezko krema,
  • gianduja: hur-orez betea,
  • harkaitza: arroka itxurakoa, amanda edo hur pusketez osaturiko pralinea daukana,
  • izurdea: kakahuetezko karamelu pusketak ditu,
  • koko-enborra: koko zaporedun txokolate zuria,
  • kontxa: txokolate beltzez bainaturiko amanda edo pistatxoa,
  • krokantea: amanda edo hurrak dauzkan azukre urtu kraskatsua,
  • kubanitoa: txokolatetan bainatu eta txokolate hautsez jantziriko kokoa,
  • lola: amandazko praline, espirulina eta jujuba-haziz betea, apetitua berdintzeko,
  • mazapana: azukre urtua eta amanda pasta,
  • nougat: arrautza zuringo harrotua, ezti egosia, fruitu lehorrak eta fruta konfitatua,
  • ostra: txokolatetan bainaturiko pralinea,
  • paleta: ganaxearen bertsio arindua,
  • pralinea: azukrea eta fruitu lehorrak ditu betegarri,
  • trikua: txokolate beltzez bainaturiko amanda pusketadun pralinea,
  • Viena fruta: txokolatetan bainaturiko muxurka,
  • toffea: azukrea, glukosa, gurin-karamelua eta esne-gozokia,
  • trufa: ganaxea eta fruitu lehorrak kakao-hautsez bildurik,
  • trufa kizkurtua: koñak zaporedun trufaz betea…

 

Atsotitzak

Txalupan nagusi asko, arrantza gutxi.

Uholde handienak ere, itsasoan baretzen. Ekaitz larrienak hondarretan lasaitzen dira.

Ez horak (txakurrak) yan, ez olloer utzi.

Goiz jaikia, goiz gose; berant jaikia, loz ase.

 

19. apirila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu