Hondarreko alkatxofak (15.04.18)

ORBURUAK ETA ALKATXOFAK, NAHASITA

 

Neguko jaki hau, esker on-onekoa izateaz gainera, erraza da, are gure karrera profesionalean noizbait pintxe izatera heltzea amesten dugunontzat ere. Ikusiko, begira:

  • Berotu eltzean litro bat ur, gatza emanik, su eztian (bestela, zezenak harrapatuko gaitu)
  • Galde iezaiozu dakien bati (dendakoari, adibidez) nola garbitzen den orburu bat. Ikasi eta praktikatu.
  • Lau lagunentzat, zuritu bi dozena ale, gupidarik gabe; ebaki bitan luzeran eta gorde ur hotzean. (Limoiak ez die mesederik egingo: aukeran, egokiago alea belztea limoiaren garraztasunak orburuaren goxotasuna ezkutatzea baino).
  • Kazolako ura irakiten hastean, egosi orburuak ordu laurden batez.
  • Atera eta xukatu. Gorde salda horretatik katilukada bat.
  • Ebaki 150 gramo urdaiazpiko dadotxotan eta erregosi baxoerdi bat oliotan, paderan. Gehitu koilaratxo bat irin. Eragin zurezko ziriarekin, irina kuzinatzeko.
  • Gorritzen hastean, erantsi alkatxofak; ondoren, basotxo bat salda.
  • Irakin bost bat minutuz, dastatu, zuzendu gatz puntua. Mahaira. Cordon bleu!

18. apirila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu