RZ: zainzuriak (15.04.24)

ZAINZURI GARAIA, BETE-BETEAN

espárrago bilaketarekin bat datozen irudiak

Nafar erriberatarrek diote, erdaraz, apirileko zainzuria niretzat, maiatzekoa nagusiarentzat eta ekainekoa inorentzat ez dela ona (“Los de abril pa mí, los de mayo pal amo, los de junio pa ninguno“). Apirila da eta zainzuri freskoa sekula baino merkeago dabil aurten: 4,50 euro ordaindu ditugu gaur, kiloko.  Nola jan, ordea, potoan sartu gabe?

Gordinik. Gordinak?, bai zera!

Martin Berasategik dixit.  Zuritu zainzuriak, hari guztiak erauzi arte. Ebaki mehe-mehe (zurigailuarekin, adibidez) luzeran edo zeharka eta nahasi kukulu entsaladan, edo tomatearekin, edo marrubi batzuekin, edo…

Egosi-frijituak, orduan.

Zuritu esparragoak, aurrekoak bezain zorrozki. Koilaratxo bat gatz eta beste bat azukre daukan uretan, gutxitan, hamartxo bat minutuz (sartu uretan potoloak lehendabizi) egosiko ditugu. Orduan, xukatu eta gorritu paderan oliba-olio ttantta batez.

24. apirila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu