Sanprudenetan perretxikoak (15.04.28)

(Ea aurtengoan euria ez dugun bisitari)
Perretxiko arrauzki tradizionala RZ
Lau lagunentzat prestatu behar bada,
Kilo erdi bat perretxiko arreta osoz garbituta, puskatu eskuz potoloak eta utzi osorik txikiak; ez garbitu uretan, ahal bada.
Garbitu bi berakatz txiki eta eduki oliotan, su-puntta batez, likidoa perfumatu arte. Atera berakatzak eta gorde beste baterako. ç
Tipula more txiki bat xehe-xehe ebakita, erregosi xuabe-xuabe bi koilarakada olio lurrindutan.
Tipula “etorri” edo samurtu denean, gehitu  perretxikoak, eman gatza eta altxatu sua,  minutu pare batez zarrastatzeko.
Bitarte horretan, irabiatu arrautzak (larregi gabe) hatz bat perrexil eta amiñi bat gatzekin.
Su ertaina ipinita, eragin denari paderan, eman bi buelta eta, arrautza mamitu aurretik, mahaira eramango dugu.
(Datorren urtean karakolen formula emango dugu).
Ondo bizi, hegoaldetarrok!

28. apirila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu