untxiaz eta konejuaz (15.04.27)

UNTXIKIA

Europarrak hor ari zaizkigu orain, untxia kontsumi dezagun, behin eta berriro. Beste zeinahi animalia bezala, aske dabilen untxia txikiago, gogorrago eta lehorragoa (tiroz nahiz lakioz harrapatu bada, hobe da ongi odolustutzea) da baina, beste aldetik, kaiolakoa baino goxoagoa.

lapin bilaketarekin bat datozen irudiak

Harategian, animalia gazte, eme edo horrelakorik hautatzeko aukerarik ez dugunez (dagoenetik erosi behar), jateko prestatu behar dugu bezperatik:

  • kendu untxiari barrunbeak eta gorde, saltsari eransteko,
  • garbitu piztia uretan,
  • lehortu zapi batez,
  • ebaki pusketan ohi bezala
  • eta prestatu beratzeko osagaiak: ur eta ardotan egositako azenario, porru, tipula eta perrexila, usain-belarrak (hala nahi izanez gero).
  • Azkenean, bertan murgilduko ditugu untxi pusketak egun pare batez, hozkailuan.

Osagai-zopa horrek saltsa prestatzeko balioko dizu gero.

Sekretua: perfekzionista batzuek, xiringa hartuta, pattarra txertatzen dute ehizakiaren ehunetan, haragia guriago, usaintsuago eta goxoagoa izan dadin.

 

27. apirila 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu