Monthly Archives for maiatza 2015

Nutrizioaren nazioarteko eguna (15.05.28)

Bai, egun osasuntsu hori omen dugu gaurkoa. Betiko moduan, matraka ez ematearren, goazen mamira. Elikadura hobetuko duten aholku batzuk: – Giro lasaian jatea (bazkaltzea, gosaltzea) – Prestaera soilak lehenestea, digestioaren mesedetan: gordinik (fruta, entsaladak), lurrinetan egosi, plantxan erre, etab. – … Continue reading

28. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Jan ala kezkatu? (15.05.27)

Euskal Herrian sortu eta erabat espainiartu zen elikagaien banatzaile erraldoiak bere hileroko aldizkarian “Elikadura” sailean ez ohi dakartza jan-edanen ezaugarri fisikoak (usaina, zaporea, kraskatsu izatea), nutrizionalak baizik: sardinak ez dira goxoak, Omega-3 ugarikoak baizik; brokolia ez da berdura polit bat, … Continue reading

27. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Monsantoren aurkako manifa (15.05.23)

Monsantoren Aurkako Egunean, AEBetako korporazio horren kontrako hamaika mobilizazio egiten ari dira gaur mundu osoan. Horietako bat, Baionan izan dute goizean, Askatasuna plazatik abiatuta. Dozenaka herritarrek bat egin dute protestarekin. Monsantok nekazaritza produktuak ekoizten ditu: haziak, pestizidak, ongarriak… Hazi transgenikoen … Continue reading

24. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

trazabilitatea (15.05.20)

ELIKAGAIEN TRAZABILITATEA Logotipoa Motiboa Europan gauzek prezio handia dute. Kontsumitzailea, oro har, prezio hori ordaintzeko prest dago baina, bueltan, kalitatea exijitzen ere ikasi du. Arestiko historiak (behi eroen gaitza, txerrien izurritea, ekologikotzat saltzen ziren barazkien iruzur masiboak, etc.) erostunaren sinesgarritasuna … Continue reading

19. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Iruzurraren tenplua (15.05.18)

Iruzurra alderdi hauetan egin daiteke: edukian: etiketak edo publizitateak kopuru bat adierazten du baina hori ez dator bat errealitatearekin (pisu garbia ematean, ontziarena ere sartu dutelako, adibidez); izaeran: osagai bat edo batzuk, kalitate okerragoko besteren batek ordeztu du (banillaren ordez, … Continue reading

18. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

sagardoaz, bere egunean (15.05.17)

Gaur, maiatzaren 17, usurbildarrek auzolanean sortu eta horrela mantentzen duten Sagardo Eguna ospatuko dute 34. urtez. Zorionak eta eskerrik asko, herritar eredugarri horiek! sin: sagararnoa, sagarnoa, sagardaoa; es: sidra; fr: cidre; en: cider. Sagardo naturala, sagarra bakar-bakarrik erabiliz eta sagardogintza … Continue reading

17. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Ogi izenak, gurean (15.05.14)

  ume hizkeran, papa; ogi zakarra, ituina, nahaskaria, zenporra; ogi zuri fina, opea, txoiña; olata, eliz ogia, bizkaiera zaharrean errarie; zubereraz, kaolla; errauspetan erretakoa, sutopila, sorgina; eskaleari ematen zitzaiona, ate-ogia; gorpuaren aurreko 13 haur-ogiak dira hileta-ospakizunekin lotutakoak. biribila, otana, otaza, … Continue reading

14. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Xahu eta garbi: aholkuak (15.05.12)

Aholku eta burubideren bat garbitasunaz Garbitu eskuak eta tresnak behar bezain maiz. Aldatu zapia behar bezain maiz. Ez utzi kiratsik hartzen. Ez erabili eskularru edo guanteak behin eta berriz, garbitu gabe. Ez utzi sartzen animalia bizirik sukaldean. Erabili aurretik, garbitu … Continue reading

12. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Adriàren iritzia (15.05.11)

Adriàren iritzia Euskal sukaldaritzaren bereizgarria zein den galdetuta, Ferrán Adriàk ihardetsi du legatza saltsa berdean dela. Blogari umil honek, itaun horri bestela erantzungo lioke: euskal sukaldaritzak, eta gastronomiak, arrain asko mota ugaritan prestatua izan duela atzo goiz arte ezaugarri nabarmena, … Continue reading

11. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Gastronomia ikasketak (15.05.08)

Erdarazko iragarkia irratian: “Mondragon Unibertsitateak (besteak beste) gastronomia ikasketak eskainiko ditu”. Basque Culinary Center izen nahasgarriko ikastetxe horretan izango direnez, ikasleek eta gurasoek jakin beharko dute ikasketak espainolez bakar-bakarrik egingo direla. Euskararen arrastorik ez dago bertan. Mondragonen Segovian bezala. Bide … Continue reading

08. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

← Older posts

Tresna-barrara saltatu