Adriàren iritzia (15.05.11)

Adriàren iritzia

Euskal sukaldaritzaren bereizgarria zein den galdetuta, Ferrán Adriàk ihardetsi du legatza saltsa berdean dela.

Blogari umil honek, itaun horri bestela erantzungo lioke: euskal sukaldaritzak, eta gastronomiak, arrain asko mota ugaritan prestatua izan duela atzo goiz arte ezaugarri nabarmena, esate baterako. Edo oso zurruna dela, saltsak soil-soilak direla hemen, edo talde-giroa nagusi dela mahaikoa, edo…

Adrià, planeta osoan aitorturiko berritzaile eta, areago, iraultzaile saiatua izateaz gain, Basque Culinary Centerreko (ohorezko) presidentea da.

11. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu