Baratzean adiskide-etsaiak (15.05.07)
Baratzeko adiskide eta etsaiak
Oraintxe dugu baratze eta ortuak martxan jartzeko giro eta garai aproposa. Baita, lur-sailtxorik ez badugu, balkoian edo leiho ondoan landare jangarriak antolatzeko ere.
Jakinduria tradizionala dezente galdua dugu baina ez erabat: hementxe ikusiko dugu zein landare motak lagundu edo galaraz dezakeen zeinen hazkuntza, hara:
landarea | mesederako | kalterako |
alberjinia, berenjena | leka, piperra | patata |
apioa | aza, erremolatxa, ilar, kui, kuiatxo, leka, porru, tomate, zerba | arto, perrexil, uraza |
arbia | ilar, leka, uraza, ziazerba | |
arbi-aza | apio, erremolatxa, porru, uraza | errefau, marrubi, mihilu, txikoria |
artoa | ilar, kuia, leka, tomatea | apio, erremolatxa, patata |
aza | apio, erremolatxa, ilar, leka, patata, tomate, uraza, | baratxuri, errefau, mihilu, porru, tipula, txikoria, txiribia |
azenarioa | baratxuri, errefau, ilar, ilen, leka, mihilu, perraitz, perrexil, porru, tipula, tipulin, tomate, txiribi, uraza, | erremolatxa, menda, zerba |
baratxuri, berakatza | azenario, luzoker, marrubi, patata, porru, tipula, tomatea | aza, babarrun, ilar, leka |
errefaua | azenario, babarrun, baratxuri, berro, ilar, leka, marrubi, perraitz, tomate, uraza, ziazerba | aza, kuia, luzokerra |
erremolatxa | apio, aza, letxuga, mihilu, porru, tipula, tomate | azenario, leka, zainzuri, ziazerba |
ilarra | apio, arbi, arto, aza, azenario, errefau, luzoker, patata, uraza, zainzuria | baratxuri, perrexil, porru, tipula, tipulatxa |
kuia, kuiatxoa | albahaka, arto, kaputxina, patata | errefaua |
leka, babarruna | alberjinia, apio, arbi, arto, aza, azenario, errefau, erremolatxa, luzoker, marrubi, patata, uraza, ziazerba | baratxuri, erremolatxa, mihilu, tipula, tipulatx, zerba |
luzoker edo pepinoa | albahaka, apio, arto, aza, ilar, leka, mihilu, tipula, tipulin, uraza, zainzuri, ziazerba | errefau, kuiatxo, patata, tomatea |
marrubi, mailukia | arbi, baratxuri, ezkai, leka, perraitz, porru, tipula, tipulatx, tipulin, uraza, ziazerba | aza |
patata | apio, aza, baba, baratxuri, ilar, kaputxina, leka, tomatea | alberjinia, arto, luzoker, tipula |
piperra | alberjinia, aza, azenario, tomatea | aza, baratxuri, erremolatxa, porrua |
porrua | apio, azenario, marrubi, mihilu, tipula, tomate, uraza, zainzuri, ziazerba | aza, babarrun, erremolatxa, ilar, leka, perrexil, piper, zerba |
tipula | azenario, baratxuri, erremolatxa, luzoker, marrubi, mihilu, perraitz, perrexil, porru, tomate, txiribi, uraza | aza, babarrun, ilar, leka, patata |
tomatea | albahaka, apio, arto, aza, azenario, baratxuri, errefau, kaputxina, patata,perrexil, piper, porru, tipula, txiribi, zainzuri, ziazerba | arbi-aza, erremolatxa, ilar, mihilu, zerba |
uraza (letxuga) | arbi, arbi-aza, aza, azenario, baba, babarrun, errefau, erremolatxa, ilar, leka, luzoker, marrubi, mihilu, perraitz, porru, tipula, tomate, ziazerba | apio, berro, perrexila |
zainzuria (esparragoa) | ilar, luzoker, perrexil, porru, tomatea | baratxuri, erremolatxa, tipula |
zerba (azelga) | apio, tipula, uraza | porru, tomate, zainzuria |
ziazerba (espinaka) | arbi, aza, errefau, leka, marrubi, marrubi, tomate, uraza | erremolatxa, zerba |