Elikadura, ikasgai (15.05.03)

Elikadura, derrigorrezko ikasgai

Janaz geroz eta gutxiago dakigu.

Geroz eta lehengai (sagar, tomate, antxoa) gutxiago erosten dugu eta, horien partez, produktu elaboratuak (konpotak, tomate saltsa, antxoa lata) kontsumitzen ditugunez, dendetatik produktu natural edo gordinak desagertu dira. Edo alderantziz.

Kontuak kontu, lehen jeneroa aukeratzen genuen baina orain dena estandarizatua eta hautatzeko aukerarik gabe saltzen zaigu.

Geroz eta gutxiago dakigu jana transformatzeaz, kuzinatzeaz. Geroz eta gutxiago kuzinatzen dugu.

Analfabetismo absolutura iristen ari gara. Saltzen zaiguna onartuko dugu baina kritika edo balorazioa egiteko gaitasuna galdu dugu. Zernahi edozein preziotan erosteko prest gaude.

Eman dezagun belaunaldi ergel hau galdutzat. Baina ez besterik: sartu dezagun eskolan, lehen hezkuntzatik, elikadura. Ikas dezagun antxoa itsasoan arrantzaleak harrapatzen duela, gazta artzainak egiten duela, tomatea baratzean lantzen dela, sagarrondoa kimatu eta ongarritu behar dela, jatekoak gaizki erostea ongi erostea baino urtean lau mila euro garestiago izan litekeela, etab.

Horrela preziatuko ditugu gure elikagaiak, elikagaiak lantzen dituzten herritarrak, horrela jabetuko gara geure organismoaz eta geure ongizateaz. Horrela izango ditugu tresna efikazak iruzurrei aurre egiteko.

(aurki helduko diogu gai honi berriz)

03. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu