Iruzurraren tenplua (15.05.18)
Iruzurra alderdi hauetan egin daiteke:
- edukian: etiketak edo publizitateak kopuru bat adierazten du baina hori ez dator bat errealitatearekin (pisu garbia ematean, ontziarena ere sartu dutelako, adibidez);
- izaeran: osagai bat edo batzuk, kalitate okerragoko besteren batek ordeztu du (banillaren ordez, vainillina; kakaoaren partez, zereal xigortuak; hegaluzearen ordez, beste atundar bat);
- kalitatean: kontsumitzaileak atzeman duena ez da produktuak eskaintzen duena, nutrizioari, bereizgarriei, teknologiari edo besteri dagokiola (olio birjina estraren partez, olio birjina; arrain freskoaren ordez, dagoeneko fresko ez dagoena);
- kontserbazioan: elikagaiaren egoera ez da egokia (usteldu delako edo, alderantziz, gazta bat nahiko ondua ez dagoelako);
- purutasunean: aipatu gabeko produktu kimiko, pestizida, botika edo bestelako gehigarriak sartzea.
Argi, herritar: gure dirua ez da ostua, ez da ebatsi edo lapurtua.