Ogi izenak, gurean (15.05.14)

 

  • ume hizkeran, papa;
  • ogi zakarra, ituina, nahaskaria, zenporra;
  • ogi zuri fina, opea, txoiña; olata, eliz ogia,
  • bizkaiera zaharrean errarie; zubereraz, kaolla;
  • errauspetan erretakoa, sutopila, sorgina;
  • eskaleari ematen zitzaiona, ate-ogia;
  • gorpuaren aurreko 13 haur-ogiak dira hileta-ospakizunekin lotutakoak.
  • biribila, otana, otaza, etxe-ogia edo etxeko ogia,
  • ohiko biribil baino txikiagoa, pamitxa (Bizkaia, Araba);
  • integrala, tremesa, zahi edo birzahia, bizilloia, (Bizkaia, Gipuzkoa) eta herresa (Goi Nafarroa).
  • harrotu, hartzitu, jaiki ez dena, ailisa.
  • artirinezko ogia, artoa eta mestura (Nafarroa, Lapurdi).
  • galirinezkoak baino gutxiago irauten zuen fresko eta batzuetan ez zuen legamiarik, artabera (Gipuzkoa), arto zara (Bizkaia), arto opilla (Nafarroa).

Ogi- erroa duten euskal hitz askok (ope, otsein, otamen, otaldi, otordu, otarre, ogibide, ogipeko, oturuntza…) erakusten dutenez, alboko hizkuntzetan bezala, gurean ere ogia hazkurri edo elikagaiaren sinonimoa zen. Bestela adierazteko, garai luze batean ogia baizik ez zela jaten, kasik.

14. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu