Atsotitz
Esaera zaharrak
-
Ogi zuri, etxe kalte (hamaika sofritzeko jaioak omen gara).
-
Hilda gero, salda bero (mens sana in corpore insepulto).
-
Hila lurpera, bizia pertzara. Hil ondoren zopa beharrik ez. Beraz: lehenik jan, gero lan.
-
Urrutiko intxaurrak hamalau; hurreratu eta… lau. Berzen beiak errape luze. Ur barrenean arraina franko. Urrutiko mahatsak, beti betiak
-
Bai philosophia, baita oillo-zopia (…in corpore sano).
-
Urde goseak ezkurra amets.
-
Jateko hortzik ez duenak, eltxaurrak biltzen ttizu
-
Jan-ta-lo (ora et labora). Mikolas, yan ta yolas, bete sabela okelaz.
-
Nolako kupela halako sagardoa. Nolako ezteietan halako zopak.
-
Estudiante de sasirik sasi, asko yan da gutxi ikasi
-
San Txilibristo (12.31), besigua ezpanetik dingilisko
-
Txilin, txilin, San Agustin, pitxarra bete txakolin.
-
Aharra ziren artzainak, ager ziten gaztak.
-
Apaizaren eltzea, txikia bañan betea. Ikazkinaren lapikotoa, handia baina harroa.
-
Apaize ta odolkie, egin bezelakoak die.
-
Tipule, tristure.
-
Agoa dabilen arte, sabela poz.
-
Aharrausi luzea, logale edo gosea.
-
Ardoak esan omen zuen: nabilen tokian solasik gabe ez da izango.
-
Ardoak ez du hezurrik (erraz irensten da).
-
Katillu handia: hartzeko ona, emateko txarra
-
Nafarra yan da poztu, probintzianoa yan da hoztu.
-
Harakinakin gosaldu, apaizakin bazkaldu, mandatariakin apaldu.
-
Bazko, eltzean urdai-kasko, mahaian opil xuri, kupelan ardo gorri.
-
Bereterraren zahia, bertzeren irina baino hobea.
-
Garbantzu egoskaria: txolarre-moko, errotari-saihets, okin-ipurdia.
-
Mariñelaren emaztea, goizean senhardun, iluntzean alhargun.
-
Okinaren ogia yoankor; etxeko ogia, yori.
-
Zeledon, ez duenak ezin emon.
-
Abere flakoak hodian xilo.
-
Ahaldena, itsasoko arrain hoberena.
-
(tokiz) Alda asko, arrain gitxi.
-
Antzara, sekulako ederren gaur zara.
-
Aho bano hoboro begi duk. Ahora gabe, iztarrira.
-
Ahorako bidean sasirik ez.
-
Mihia, korpitz eta arimaren gia.
-
Arraiak gan eta, sareak heda. Urzoak fan eta, sareak heda.
-
Arranoa, haragizu.
-
Ardi (arkakoso) urte, atun urte. Hur urte, elur urte. Patxaran (aran) urte, elur urte.
-
Goizian porrusalda, eguerdian azak: aise kabitzen zaizkit ipurdian galtzak
-
Asto hilari uzkutik zuku.
-
Olloen predikari, axeri.
-
Beldur denak bustiaren eztu arrainik atzemanen.
-
Eltxaño erakian ezta ellurik sartan.
-
Ez horak zahia yan, ez olloer utzi
-
Ollua degunian, beti ostiral (bijilia, arraioa!)
-
Nunahi antzara bere mokoaz alha duk. (elikatzen da)
-
Hobe aza-zopa adiskidiareki, ezen ez ollo-salda eznahiareki.
-
Zartagi zaarrak pertzari: ipurbeltz!
-
Otordu aurreko jana ez da etxe-galtzalle
-
Etxe denetan laratza beltz.
-
Afaldu nahi ez duenarentzat, mahaia prest
-
Mokadu handiegia, eztarrian trabes
-
Oilo errule gaixtoak abia onik ediren ez. Negozio ona, zera: oiloa irabazi eta kapoia galdu.
-
Okin berriak bahe zuri, zaharraren irina neri. Otordu aurreko jana ez da etxe-galtzalle
-
Otsoaren ahotik ahamen bat ere on.
-
Sardina erdi yan, sardina erdi lan.
-
Hur handietan arrain handiak. Hura thurbuts deno, goazen tsipakara.
-
Elur melur, enuk hire bildur: badiat etxian frango arto eta egur. (Garai honetan, batik bat).
-
Gau txar bat ostatu txar batean: horra gure bizia.
-
Guztien gura, mahatsaren ura. Noski: ura ez da solasgura.
-
Osasuna ta bakea, lapiko ondo betea, andra galanta ta dotea: asko-askoren amestea.
-
Zurrut eta maumau, sakelak badirau… Bestela: porru ta gatz, barazkari latz.
-
Ardo goxoak lau begi baina hankarik ez. Edo “gogoa mihiak salatu”. Edale ona, kapa zaharduna. Edale ona, kapelapian.
-
Moko meharra, aunitz beharra.
-
Arotzaren etxean, zotza gerren (burduntzi).
-
Sukaldekoak zer dio? Sutondokoak diona (nagusiak nola morroinak hala). Esnia abatzian, gazura arratsian (gauza bera, baina denbora-hierarkizazioan)
-
Goiz jeikia, goiz gose; berant jeikia, loz ase.
-
Jakiteak ez du ogiaren premiarik Okin berriak bahe zuri, zaharraren irina neri. Otordu aurreko jana ez da etxe-galtzalle
-
Gustukua duenarentzat, akerraren adarraren salda baino hoberik ez
-
Nahi baduk ongi bizi, gaurko aparie biharko utzi
-
Gure irabazi guzik, laratzak erematen ttik
-
Goseak begie argi.
-
Lapurdin ez da bethi haratxeki.
-
Udondoko mahatsa inoiz ontzen ez da.
-
Urdeen negarra janak isildu.
-
Madalen bero, gaztañen aro (uztailaren 22an)
-
Ogi gogorrari hagin zorrotz. Hortzik ez duenak, eztarri.
-
Zintzurra malkar, sabela ordoki.
-
Errezua luze, jana labur; baina errezua labur, jana luze, jornala segur.
-
Idiak nekatu eta, gurdiak negar.
-
Patxarana lore, negua luze.
-
Hik bai sudurpean indarra!
-
Arto-opila, egin berritan, guri.
-
Handik apur, hemendik apur, eultzia bete dugu zuzen edo makur.
-
Norata ezkurre, harata urde-muturre
-
Haragia dugularik, mehe (bigilia) egun.
-
Heure eltzeari gatz ematen hastean ikasko dun, neska!
-
Ur handietan, arrain handiak.
-
Jaten duten sainduekin ez fida
-
Lurrek ekarri, lurrek xan. Urak dakarrena urak daroa.
-
Lepo llabur, edanzale ona.
-
San Andres: mahaia paratu eta ogirik ez.
-
Haz nezak egungo haragiaz, atzoko ogiaz eta iazko arnoaz, eta atxeterrak (sendagileak) bihoaz.
-
Jan porru, ondoan dolu.
-
Ogia erre arteraino, opilaz kontent.
-
Adiskide handiekin orduak labur.
-
Egunero sagar bat eta osagilea urrun.
-
Eltze bakoitzek bere estalkie behar.
-
Urik gabeko errotak soinurik ez.
-
Dominus vobiscum ez emen zen goseak hil.
-
Ebil yadi iritik, elika yadi etxetik. Urtheak ahoa luze.
-
On daigula yanak, gaizki ez edanak, hobe zehar etzanak. Topa!
-
Bizi haizeno, heldu zartagiari giderretik!
-
Ezkontza eta buzkantza, biak berorik.
-
Amuarraina amutik, arkumea larrutik.