Category Archives for Sailkatu gabea

sagardoaz, bere egunean (15.05.17)

Gaur, maiatzaren 17, usurbildarrek auzolanean sortu eta horrela mantentzen duten Sagardo Eguna ospatuko dute 34. urtez. Zorionak eta eskerrik asko, herritar eredugarri horiek! sin: sagararnoa, sagarnoa, sagardaoa; es: sidra; fr: cidre; en: cider. Sagardo naturala, sagarra bakar-bakarrik erabiliz eta sagardogintza … Continue reading

17. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Ogi izenak, gurean (15.05.14)

  ume hizkeran, papa; ogi zakarra, ituina, nahaskaria, zenporra; ogi zuri fina, opea, txoiña; olata, eliz ogia, bizkaiera zaharrean errarie; zubereraz, kaolla; errauspetan erretakoa, sutopila, sorgina; eskaleari ematen zitzaiona, ate-ogia; gorpuaren aurreko 13 haur-ogiak dira hileta-ospakizunekin lotutakoak. biribila, otana, otaza, … Continue reading

14. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Xahu eta garbi: aholkuak (15.05.12)

Aholku eta burubideren bat garbitasunaz Garbitu eskuak eta tresnak behar bezain maiz. Aldatu zapia behar bezain maiz. Ez utzi kiratsik hartzen. Ez erabili eskularru edo guanteak behin eta berriz, garbitu gabe. Ez utzi sartzen animalia bizirik sukaldean. Erabili aurretik, garbitu … Continue reading

12. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Adriàren iritzia (15.05.11)

Adriàren iritzia Euskal sukaldaritzaren bereizgarria zein den galdetuta, Ferrán Adriàk ihardetsi du legatza saltsa berdean dela. Blogari umil honek, itaun horri bestela erantzungo lioke: euskal sukaldaritzak, eta gastronomiak, arrain asko mota ugaritan prestatua izan duela atzo goiz arte ezaugarri nabarmena, … Continue reading

11. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Gastronomia ikasketak (15.05.08)

Erdarazko iragarkia irratian: “Mondragon Unibertsitateak (besteak beste) gastronomia ikasketak eskainiko ditu”. Basque Culinary Center izen nahasgarriko ikastetxe horretan izango direnez, ikasleek eta gurasoek jakin beharko dute ikasketak espainolez bakar-bakarrik egingo direla. Euskararen arrastorik ez dago bertan. Mondragonen Segovian bezala. Bide … Continue reading

08. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Baratzean adiskide-etsaiak (15.05.07)

Baratzeko adiskide eta etsaiak Oraintxe dugu baratze eta ortuak martxan jartzeko giro eta garai aproposa. Baita, lur-sailtxorik ez badugu, balkoian edo leiho ondoan landare jangarriak antolatzeko ere. Jakinduria tradizionala dezente galdua dugu  baina ez erabat: hementxe ikusiko dugu zein landare … Continue reading

07. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Zer egin, janik alferrik ez galtzeko? (15.05.06)

Ikasleei (beraz, gurasoei) irakastea elikagaiak ezagutzen, bereizten, aintzat hartzen (elikagaiak eta horien produktoreak), gozatzen, janari transformatzen, (jan ez direnean) ongarri bihurtzen, etc. Herritarrari sinestarazi behar zaio, hazkurria eroste hutsaren ordez, jan-edanez kezkatzea merezi duela, errentagarriagoa dela, ekologikoagoa dela, humanoagoa dela, … Continue reading

05. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Frantsesek frantsesez jakin ez (15.05.05)

Europako jatetxe hoberenak frantsesak dira. Baina ingelesaren hedapenak aspaldi honetan sekulako indarra hartu duenez, Frantziako eta bertatik kanpoko jatetxe frantsesetan ez dakite frantsesez. Ingelesez aritu behar den-denetan, elkar ulertzeko. Ingelesez, oraingoz. Aurki arabieraz ikasi beharko dugu, petrolioaren balio edo prezioaren … Continue reading

05. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

kulturilla (15.05.04)

  Txuletoia Neologismoa da hitz ezin itsusiago hau, txuleta hitza adierazteko baliatzen dena. Badira berrehun gramoko txuletak, seiehunekoak eta kilokoak, goi eta behe solomokoak, zaharrenak eta gazteenak, txerri txuletak, arkume txuletak, etab. Antzeko adibiderik bai? Jogurtoia, tortilloia, petit-suissoia, baxoerdoia, kañoia, … Continue reading

04. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Elikadura, ikasgai (15.05.03)

Elikadura, derrigorrezko ikasgai Janaz geroz eta gutxiago dakigu. Geroz eta lehengai (sagar, tomate, antxoa) gutxiago erosten dugu eta, horien partez, produktu elaboratuak (konpotak, tomate saltsa, antxoa lata) kontsumitzen ditugunez, dendetatik produktu natural edo gordinak desagertu dira. Edo alderantziz. Kontuak kontu, … Continue reading

03. maiatza 2015 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

← Older posts

Newer posts →

Tresna-barrara saltatu