Jokoak

Aukera-maukera…

  1. Zer da txuritabeltza: a) Amatasun Frustratuaren Aldareko mojen gozoki tradizionala, b) Baztango jaki bat, c) Zubererazko koilara eta tenedorearen izena? b

  1. 1939ko San Jose egunean, Bilboko “Euskalduna” konfiteriak sekulako hostorezko kanutillo piloa egin eta saldu zuen, hots, a) 130 ale, b) 1.300 ale, c) 13.000 ale. b

  1. Islamdarrak debekatua du txerrikia jatea… a) Txerriaren gaitzik ez nozitzearren, b) Txerriak ur asko behar duelako (beraz, gizakiak aski ez duena…), c) Animaliaren prokazitateagatik. b

  1. Zenbat gradu zentigradotan irakiten du esneak: a) 100, b) 110, c) 90? c

  1. Artoa Ameriketatik ekarri zuen… a), Kontzalu Perkaiztegi euskaldunak, b) Antoine-Augustin Parmentier frantsesak, c) Gustavo Álvaro de Monteimperial espainiarrak? a

  1. Zein da orearen sorterria? a) Txina, b) Italia, c) Vitoria-Gasteiz? a eta b

  1. Soka egiten du ore batek… a) Lantzearen poderioz, malgu bihurtzen denean, b) Bera lantzea ezinezkoa izaki, lotu behar denean, c) Osagaiak elkarrengandik bereizten hasten direnean? a

  1. a) Arrain urdinena atuna da eta zuriena, legatza; b) urdinena, txitxarroa eta zuriena, mihi-arraina; c) urdinena, krabarroka eta zuriena, paneka c

  1. Katua ala untxia den bereizteko… a) Bilatu lepoan kriskitinaren arrastoa, b) Kontatu saihetsak: katuak bi gehiago ditu; c) hobe ez bereiztea, bada ezpada b eta c

  1. Oliba berdeak eta beltzak… a) Beltzak berdeen barietate transgenikoak dira, merkeago gertatzen direlako kolore politik gabe, b) Beltza heldua dago, berdea oraino ez, c) Bi barietate dira, batak bestearekin inongo zerikusirik ez duena? c

  1. Marmitakoa osatzen dute arrain urdinak, barazkiek eta… a) patatak, b) txipiroiek, c) kalimotxoak? a (BAIta c ere, askotan)

  1. Ahatearen gantzak… a) ez du gizentzen eta ez du kolesterol kaltegarririk, b) gizentzen du baina ez du kolesterol kaltegarririk, c) kolesterol kaltegarria du baina ez du gizentzen? b

  1. Hegaluze osoak galera handia du: bakarrik jaten da guztiaren… a) %70, b) %50, c) %30? a

  1. Angula zera da… a) Sargazo itsasotik etorrita, Aginagan bereziki merkaturatzen den zizare klase bat, b) Angolako molusku txiki bat, c) aingiraren umea, 2 urtekoa? c

  1. Zikiroa, jakina, a) arkume irantzia da, b) ahuñe irendua da, c) txerrikume zikiratua da. a

  1. Angula zuria eta beltza… a) Arraza diferenteak dira, b) Hazitegiko azken egunetako ur-tenperaturaren arabera aldatzen da, c) Zaharragoa da beltza, zaporetsuagoa? b

  1. Benetako bakailaoa ezagutzen da… a) Sasi-barrabiletan emeak gatza itsatsia duelako oraino, b) Hagitz luze eta berdea izatearren, c) Buztanaren bukaera zuzena duelako, sasi-bakailaoena “V” erakoa izaki. c

  1. Paderako frutak” ziren… a) Sartagiondo izeneko fruta-arbolako emaitzak, b) Barazki eta fruitu azukreztatu eta frijituak, c) Etxeko laberik ezean, oraintsu arte etxean eginiko postre soilak? c

  1. Etiketak adierazi behar du, besteak beste… a) Produktuari nolako tratamendua eman zaion, b) Osagaiei aurretiaz nolako tratamendua eman zaien, c) Erostunak nolako tratamendua eman beharko dion? a

  1. Baratxuriaren ezaugarri onuratsuak… a) Galdu egiten dira egostean, kolore zuria galtzean, b) Frijitzean galdu, baina lurrinetan egosiz gero, ez dira galtzen; c) Beroak areagotzen ditu ezaugarri horiek? b

  1. Perretxiko pozoitsuak… a) Zilarrezko labana belzten du; b) Esnearekin hartuz gero, ez du eragin txarrik; c) Ez dago jeneralizatzerik, ezagutzeaz beste formularik ez dago c

  1. Hostore edo hostopil ona, a) Bezperan eginikoa da, b) Egin berria da hoberena; c) Sukaldaritzan dena da subjetibo: formularen arabera aldatzen da. b

  1. Baratxuriaren hatsa zeharo kentzeko, a) Bene-benetan, ez dago deus; b) Onena, perrexil adaska bat ahoan ibiltzea; c) Tabakoaren nikotinak ia erabat neutralizatzen du? a (maiz edo asko hartu ondoren aliina odoletara igarotzen denez, lur-azal osoari dario sufre-tejoa)

  1. Irasagarra… a) Patagoniako itsasoetatik ekarri zuen Okendo almirante handiak; b) Marmelo da, portugesez; hortik dator “marmelada”; c) Laborategian lortutako hibridoa da, klonatuz gero “menbrilo-gozokia” egiteko bakarrik balio duena? b

  1. Arrautza freskoa… a) ur gazitan, hondora doa; b) eskuan astindurik, dar-dar hasten da; c) usain txarrik ez du a

  1. Dendan salgai dagoen usakumea… a) Ehiztari arrakeroek saldutakoa da (kartutxoak erosteko saltzen dute ehiza); b) Ez da usakumea izaten, eperkumea BAIzik (horrela zapore biziagoa du); c) Ez da basatia, hazitegitik ekarritakoa BAIzik; guri-guria eta kalitate onekoa da, beraz. c

Egia ala gezurra?

  1. Mihi-arraina iluna da gainaldetik eta (aski) zuria azpitik. BAI (mihi-arraina bakarrik, ez: zientzialariek pleuronektido deitzen dituzten arrain zapal guztiek dute ezaugarri hori: erreboilo, oilar, limanda, platuxa…)

  1. Tomatea Neolitoan bertan jaten zen (gordinik ez, ordea) Euskal Herrian. EZ (tomatea, gordinik, duela urte gutxi-gutxi hasi da jaten gurean; lehenago, pure bihurturik aplikatzen zitzaien ondutako jaki askotxori).

  1. Modenako ozpin ospetsua muztioa egosi eta berez hartzitzen uzten da, haritz, lizar eta antzeko egurrezko upeletan gutxienez 10 urtetik (150 urteraino, kasu bakan batzuetan). BAI

  1. Oliba-olioa ekoizteko moda gerra zibilaren osteko gosetean hasi zen Nafarroan, urdeak ikaragarri urritu zirelako. EZ (erromatarren garaietan hasi zen olibondoaren kultura hedatzen Nafarroan, duela pare bat mila urte).

  1. Arrosa eta sagarra familia botaniko bereko kideak dira. BAI

  1. Txokolatea frantsesak sartu zuten Euskal Herrian, izenak berak (chocolat) erakusten duen bezala. EZ (izena zapoteka hizkuntzatik hartu omen dugu eta Euskal Herritik —gogoan izan “Compañía Guipuzcoana de Caracas” famatua— zabaldu ei zen Europa osora).

  1. Lehen bakailaoa Groenlandiatik Legazpi itsasturiak ekarri zuen, duela laurehun urte (1612an), Gipuzkoako Biltzar Nagusiei opari gisa. EZ (XIII. mendean, gutxienez, bakailaoa etxera zekarren euskaldunak)

  1. Gatzatua, khailatua, mamia putxa eta gaztanbera gauza bera da, azken batean: euskalkien arabera aldatzen da izena. BAI (hizkuntza agrafoa izatearen ondoriozko alderdi bitxiak dira hauek)

  1. Barazkia proteina-iturri osasuntsu, paregabea da: horregatik dira elefanteak eta animalia handien eta azkarrenak begetariano hutsak. EZ (proteina-iturri eskasena da barazkia)

  1. Tomate-saltsa aluminiozko ontzi batean utzi eta, gerora, ontzia hautsi egingo da. BAI (hobe sinestea, proba egitea baino).

  1. Oilagorra mokotik eseki eta lurrera etorri arte edukitzen zen, beratzen edo usteltzen. Gaur horrelako basakeriak alboan utzi ditugu: 3-4 egun aski du, belaxka geratzeko. BAI (animalia basati askoren usteltze-prozesu jeneralizatu horri frantsesez faissandage deritzo).

  1. Euskaldunak gaztaina- eta ezkur-irinez egin izan du ogia: ez da harritzeko, beraz, Aymeric Picaudek kritika latzak egin izana. BAI

  1. Kontrakoa badirudi ere, zenbat eta onduago izan, are eta liserigarriagoa da gazta; freskoak lan astunagoa eragiten dio errotari gazta zaharrak baino: guk jan ordurako gaztak egina du digestioaren parte bat. BAI

  1. Txipiroiaren tinta sugegorriaren antzeko pozoia da, baina berotu ondoren, edenak eragin osoa galtzen du. Beraz, sugegorriak zizta egin aurretik, egosi ezazu. BAI (bestela, ahalegindu sugegorriak zizta ez egiten)

  1. Pikilloak biziki preziatuak zituzten Tafallako arabiar eta juduek XII. mendean. EZ (pikilloa XX. mendean ezagutarazi da, gosea kendutakoan: lehenago ez zen ezaguna, urria, txikia eta zuritzeko txarra delako)

  1. Landare-zuntzak bitamina, mineral eta karbohidrato ugari izatearren hartu behar dugu. EZ (landare-zuntzak ez du elikagairik: elikagaiak bolumenez hornitu eta, horrela liserigarriago bihurtzeko kontsumitu behar dugu)

  1. Balearen bila zihoazen XVIII. mendeko euskaldunak sindikatu-antzeko erakundeetan zeuden afiliaturik, bere gizarte-segurantza eta guzti. EZ (Galdetu ELA edo LABen oraino ere nola dabiltzan arrantzale asko)

  1. Neron enperadoreak etxeetara ura eraman, elikabideaz arduratu… sorbetea ere (eztitan beratu eta elurrez hozturiko frutak) berak asmatutako gutizia omen da. BAI (bizi-baldintzek, oro har, eta finezia gastronomikoak, bereziki, sekulako maila iritsi zuten Neron enperadorearekin)

  1. Torrefaktatzea kafearen erdipurdikotasuna mozorrotzeko baliabidea da: azukrearekin xigortzen dute, indartsu bihurtzeko. BAI (Alea beltz eta mikatzago geratzen da, usaina ere areagotuta: baina mikaztasuna ez da zapore bikainaren pareko hutsa)

  1. Animalia eta landare guztiak ez dira ar edo eme “behin betikoz”: sexuz aldatzen dira bizitzan zehar haietariko asko: barraskiloak, ostrak… BAI (ar denean hazia isuri eta, eme bilakatutakoan, bere burua (?), (!), ernalduko du.

  1. Kakaoa, jakiaz gain, txanpona ere bazen: XV. mendean, Mexikon, untxi batek hamar hur edo hazi balio zuen; prostitutaren zerbitzuak, hamabi; esklabo batek, ehun. BAI

  1. Olioaren kalitatea azidotasunak adierazten digu: zenbat eta mikatzagoa, ordua eta oliba pattalagoen zukua da; gozo-gozoa eta berdea da hoberena. EZ (oliba-olioaren kalitatea faktore askok jakinarazten digute: eskuz, makilaz ala makinaz jaso den oliba, noiz bildu den, zenbatgarren aldiz zanpatu den, tratamendu termikorik eragin zaion…)

  1. Duela pare bat mila urte, “Garizumako errege” edo erreboiloaren prezioa eta behiarena parean zebiltzan, hau da, erreboilo batek behi batek beste balio zuen. BAI (Behi bat, lau txerri edo esklabo zahar batek adina, Erroma inperialean)

  1. Kalabazin-lorea munduan dagoen pozoi ahaltsuena da: liztor batzuek jan eta bertan hiltzen dira, blaust, seko zerraldo. EZ (Frijituta, ertamerikar indigenek irakatsi digute jaten: zoragarria).

  1. Obo-produktuak (arrautza osagai dutenak), kontsumitzaileak ez badaki ere, aspaldi darabiltza industriak. BAI (opilgintza eta gozogintzazko produktuetan, maionesan, haurrentzako janarietan…)

  1. Pikua pikondotik hartu berritan dago goxoen. Heldu gabe biltzen bada ez da umatuko; luzaro utziz gero, usteldu egingo da. BAI (hezurdun fruitu askorekin —arana, mertxika, etab— gauza bera gertatzen da).

ASMAKIZUNAK

  1. Ama latza, umea beltza, asmatu erreza: gaztaina

  1. Erregenetan oilarraren arra, / San Antonetan mandazainen legoa / otsailaren erdira loa begira: egunaren luzetasuna.

  1. Biribil-kiribil, uretan igari dabil / buru haundi, isats luzea haren bileka dabil: txalburua, zapaburua

  1. Axuritan zuri, bildotsetan gorri, arkaztetan berde, arditan beltz: masusta

  1. Labea bete aizkora txiki: ahoa.

  1. Ahuntze ile eta ahuntze bizirik: ahuntzaren illea, bi ziritatik zintzilik (ilea, hila…). “Zein hil da?”, galdegin zioten Bilintx bertsolariari, ehorzketan kandela eskuan zihoala. “Maiatza”, erantzun zuen hitzetik hortzera.

  1. Amak umea ezin, eta umeak ama jotzen: ezkila

  1. Hutsik baino gutxiago pisatzen du beterik: txinoa, gaztain danbolina… (zuloz josiriko zerbait)

  1. Kendu eta kendu, geroz eta handiagoa: zuloa

  1. Luze eta mehar, hestekiak behar: haria

  1. Pipitaki papataki, gauza hau inork ez daki: mendian sortu, mendian hazi; herriala xautxi (jaitsi) eta herriko nausi: alkate-makila edo zigorra.

  1. Beti aterbean, eta beti busti: mingaina

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu